image description

Parte hartu "Bidasoako Begiradak 2023" argazki lehiaketan!

Irabazleak 500€ irabaziko ditu erosketa txarteletan

Txingudi Merkatal Guneak "Bidasoako Begiradak" argazki lehiaketaren edizio berri bat martxan jarri du. Aurten ere, 500€, 350€ eta 200€ko erosketa txartelak banatuko dira, hurrenez-hurren, boto gehien lortzen dituzten argazkilariei. Irailaren 30ean amaituko da parte hartzeko epea eta erabiltzaileek, boto bidez, aukeratuko dituzte argazki irabazleak. Gainera, parte hartu duten argazkiekin 2024ko "Bidasoako Begiradak" egutegia osatuko da.

 

 

 

“2023 BIDASOKO BEGIRADAK” ARGAZKI LEHIAKETA

 

 

Txingudi Merkataritza Guneak “2023 Bidasoko Begiradak” argazki lehiaketa antolatu du. Parte hartu nahi duen erabiltzaile orok parquecomercialtxingudi.com webgunera igo beharko du bere argazkia.

 

  1. ENPRESA ANTOLATZAILEA

 

Txingudi Merkataritza Guneko Jabeen Erkidegoa, Bentak auzoa, 80 - 20305 Irun (Gipuzkoa), IFK H-20647392.

 

  1. SARIAK

 

     - Lehen saria: 500 euro Txingudi Merkataritza Gunean erosteko txarteletan.

     - Bigarren saria: 350 euro Txingudi Merkataritza Gunean erosteko txarteletan.

     - Hirugarren saria: 200 euro Txingudi Merkataritza Gunean erosteko txarteletan.

 

  1. SUSTAPENAREN HASIERA ETA AMAIERA DATA

 

Parte hartzeko epea 2023ko abuztuaren 21ean irekiko da eta irailaren 30ean amaitu.

 

  1. LEHIAKETAREN FUNTZIONAMENDUA

 

Argazkien gaiak:

Irudiek Bidasoa eskualdeko eta inguruko herrietako (Hondarribia, Irun, Hendaia, Bera, Lesaka, Oiartzun, Urruña…) egoerak, jendeak, paisaiak, kirolak, kultur tradizioak… erakutsi behar dituzte.

 

Ezaugarri teknikoak:

 

ARGAZKIAREN FORMATUA HORIZONTALA/ETZANA IZANGO DA.

 

Argazkiek formatu elektronikoa eduki behar dute, nola egin ziren alde batera utzita. Formatu hau onartuko da: .jpg. Lan bakoitzak gutxienez hazbeteko 300 pixeleko bereizmena eduki behar du, eta neurria gutxienez 20 x 15 cm izan behar da.

Baldintza horiek bete ezean, argazkiak ezingo dira lehiaketan sartu.

Lehiakide bakoitzak gehienez 3 argazki bidali ahal izango ditu.

 

Nola parte hartu?

18 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu dezake lehiaketan, argazkiak www.parquecomercialtxingudi.com helbidean propio prestatu den atalera igoz eta parte hartzeko formularioa betez.

 

Lehiaketan parte hartu ahal izateko baldintzetako bat da Instagrameko gure profilaren jarraitzailea izatea: @parquecomercialtxingudi .

 

Originalak entregatzeko epeak 2023 irailaren 30era arte iraungo du.

Epaimahaia Txingudi Merkataritza Guneko kideek osatuko dute, eta, jasotako argazki guztien artetik, baldintzak betetzen dituzten 50 argazki hautatuko dituzte.

 

Hautatutako 50 argazkiak urriaren 6tik 31ra bitartean erakutsiko dira Txingudiko webgunean, eta Txingudi Merkataritza Guneko bezeroek eta webguneko erabiltzaileek gustukoen dituztenak bozkatu ahal izango dituzte.

 

(Baldintza guztiak betetzen ez badira ezingo da parte hartu)

 

Lehiaketaren irabazleak:

Boto gehien jasotzen dituzten argazkiak izango dira irabazleak, eta sari hauek jasoko dituzte:

 

     - Lehen saria: 500 euro Txingudi Merkataritza Gunean erosteko txarteletan.

     - Bigarren saria: 350 euro Txingudi Merkataritza Gunean erosteko txarteletan.

     - Hirugarren saria: 200 euro Txingudi Merkataritza Gunean erosteko txarteletan.

 

“2022 Bidasoko Begiradak” lehiaketan irabazle izan ziren lehiakideek EZIN IZANGO DUTE SARIETARAKO HAUTAGAI izan, baina beren argazkiak 2024ko egutegian agertu ahal izango dira.

 

Sarien erosketa txartelak jasotzeko epea: 2023ko azaroaren 2tik 30era, Txingudi Merkataritza Guneko gerentzia bulegoaren ordutegian.

 

Erosketa txartelak trukatzeko epea: 2023ko abenduaren 31ra arte.

 

 

Egutegia:

Txingudi Merkataritza Guneak lehiaketan parte hartu duten 50 argazkien artean aukeratu ahal izango ditu Txingudi Merkataritza Gunearen 2024ko egutegia egiteko edo etorkizunean bestelako publizitate batzuetan erabiltzeko argazkiak.

 

Oharra:

Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du aurkeztutako argazkien gaineko eskubideak Txingudi Merkataritza Guneari lagatzen zaizkiola. Halaber, Txingudi Merkataritza Guneak eskubidea erreserbatzen du gutxieneko kalitate maila ez duten argazkiak edo gustu onaren aurka doazenak kontuan ez hartzeko edo baztertzeko. Txingudi Merkataritza Guneak ez du erantzungo parte hartzaileek argazkien egiletzaren inguruan adierazi dutenagatik. Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du bere oinarriak onartzen direla.

BESTE LEHIAKETA BATZUETAN AURKEZTUTAKO ARGAZKIEK EZINGO DUTE PARTE HARTU

 

  1. MUGAK

Egiaztatzen bada parte hartzaile batek ez dituela Oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen, edo parte hartzeko emandako datuak ez badira zuzenak, parte hartzea baliogabetuko da, eta lehiaketatik baztertuta geratuko da automatikoki, eta lehiaketa honen arabera emandako sarien gaineko eskubide oro galduko du.

 

Emandako saria ezingo da transferitu ezta parte hartzaileak eskatuta aldatu edo konpentsatu ere, eta ezingo da beste produktu batekin ezta diruarekin ere trukatu.

Txingudi Merkataritza Guneak eskubidea erreserbatzen du, kausa bidezko eta argia gertatzen bada, lehiaketa honetan edozein aldaketa egiteko, bertan behera uzteko edo zabaltzeko. Lehiaketa hau ezin bada egin, bertan iruzurrak, akats teknikoak edo Txingudi Merkataritza Gunearen kontrolpean ez dauden beste arrazoi batzuk hauteman direlako, zeinek zozketaren garapen egokiari eragiten baitiote, zozketa deuseztatu, aldatu edo bertan behera uzteko eskubidea izango dugu.

Irabazlearen kontura joango da saria onartzeak ekar diezaiokeen zerga oro, baita lehiaketaren ondoriozko beste edozein gastu ere, Txingudi Merkataritza Guneak Lege Oinarri hauetan berariaz onartuta ez badago.

  1. INSTAGRAM

Instagramek ez du lehiaketa babesten, abalatzen edo kudeatzen, eta ez dago hari lotuta; beraz, parte hartzaileek erantzukizun orotatik libre utziko dute Instagram, sustapenaren ondorioz gerta litezkeen kalteengatik.

 

7.- DATUEN BABESA

Tratamenduaren arduraduna: TXINGUDI MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA

Tratamenduaren xedea:

a) Merkataritza guneko sustapen, lehiaketa eta ekitaldietan izena eman duten parte hartzaileak kudeatzea.
b) Saria esleitzea, jakinaraztea eta entregatzea.
c) Merkataritza guneko eskaintzak, sustapenak eta newsleterrak bidaltzea.

Tratamenduaren legitimazioa: interesdunaren baimena, sustapenean parte hartuz eta merkataritza gunearen eskaintzak, sustapenak eta newsletterrak bidaltzeko baimena eguneratuz.

Datuak kontserbatzea: interesdunak baja eskatu arte.

Datuak jakinaraztea: irabazlearen datuak edozein komunikabidetan argitaratu ahal izango dira.

Hirugarrenei ez zaie daturik jakinaraziko, lehen aipatutakoari izan ezik.

Interesdunaren eskubideak:
- Baimena edozein unetan kentzeko eskubidea.
- Datuetan sartu eta horiek zuzendu, garraiatu eta ezabatzeko eskubidea, bai eta tratamendua mugatu edo hari aurka egitekoa ere.
- Kontrol Agintaritzaren aurrean (agpd.es) erreklamazioa aurkezteko eskubidea, irizten badio tratamendua ez datorrela bat indarrean dagoen legediarekin.

Eskubideak baliatzeko harremanetarako datuak:

TXINGUDI MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA, BENTAK AUZOA, 80, 20.305 IRUN, edo posta elektronikoaren bidez, pctgerencia@centrocomercialtxingudi.com, zuzenbideko baliozko frogarekin batera, esaterako NANaren fotokopiarekin, gaian adieraziz "DATUEN BABESA".

Sustapen honetan parte hartzeak esan nahi du bere oinarri guztiak onartzen direla.

Txingudi Merkataritza Guneak beretzat gordetzen du oinarri hauek aldatzeko eskubidea.

Enpresa antolatzailea: Txingudi Merkataritza Guneko Jabeen Erkidegoa, Bentak auzoa, 80 - 20305 Irun (Gipuzkoa), IFK H-20647392

 

  1. ALDAKETAK

Guretzat gordetzen dugu lehiaketaren oinarri hauek aldatzeko edo zabaltzeko eskubidea; betiere, hala eginda, lehiaketako parte hartzaileen eskubideak kaltetzen edo urritzen ez badira.

 

9.- APLIKATU BEHARREKO LEGEDIA ETA JURISDIKZIOA

Lege oinarri hauek Espainiako Legediaren arabera arautuko dira. Oinarri hauen balioari, interpretazioari edo betetzeari buruz planteatu daitekeen erreklamazio edo eztabaida oro ebazteko eskumena Irungo Epaitegi eta Auzitegien esku geratuko da.

 

 

SUSTAPEN HONETAN PARTE HARTZEAK ESAN NAHI DU SUSTAPENAREN OINARRI GUZTIAK ONARTZEN DIRELA, TXINGUDIK PARTE HARTZAILEEN IZENA ETA IRUDIA ERABILTZEA BAIMENTZEN DELA, BALDIN ETA TXINGUDIK HALA ESKATZEN BADU SUSTAPENAREN INGURUKO PUBLIZITATE JAKINARAZPENETARAKO, ETA BAITA ERE BAIMENA EMATEN DELA IRABAZLEEN IZENAK EDO IRUDIAK EDOZEIN KOMUNIKABIDETAN ARGITARATZEKO.